- Gurpila
Gurpila K.a. 3500 urtean sortu egin zen, eta gizakiarentzat asmakizun garrantzitsuenetzat hartzen da. Gurpilari esker, beste hainbat gailu asmatu ahal izan ziren gure bizitza hobetuko zituztenak, adibidez, hainbat makina eta ibilgailu: gurdia, marruskadura indarra arinduz; bobinak, errotak eta beste hainbat gailu, ardatz batean oinarrituz.
-Anestesia
Anestesia gorputz osoa edo atal baten sentikortasuna ezerezten duen medikamentua da, eta 1799an sortu zen. Urte honetatik aurrera, anestesiak hainbat aldaketa jaso zituen, eta likido bat izatetik, gas baten moduan erabiltzera pasatu da. Anestesiak boom handia izan zuen merkatuan 1960 urtera arte. Ordutik ebakuntza askotan erabiltzen da.
-Inprenta
Testuak eta irudiak errepikatzeko metodo berri honek iraultza kultural handi bat sortu zuen gure gizartean. Txinan agertu zen 1000 eta 1400 urteen artean, eta arroz paperarekin erabiltzen zen. Papera XII. mendean iritsi zen Europara, arabiarrek ekarria, eta, XIII. mendean, italiarrak eta frantziarrak hasi ziren papera egiten. Europan, xilografiaz inprimatutako lehenbiziko liburuak XV. mendean agertu ziren. Inprentari esker, ipuinak eta liburuak askoz jende gehiagok gozatu ahal izan zituzten. Kultura eta ezagutza hedatu zen inoiz ez bezala.
-Lurrun-makina
Lurrun-makina uraren energia termikoa energia mekanikoan eraldatzen duen kanpo-errekuntzako motor bat da. 1698an aurkeztu zuten, eta oso erabilgarri izan zen Iraultza Industralean makinak funtzionatzen hasteko.
Bonbila
Bonbila edo argiztapenak ekoizteko mugak hautsi zituen. Aurretik, eguzkiaren argiaren menpe bizi ziren, izan ere, suaren argia oso ahula da eta gainera arriskutsua (sutea eragin dezake). Elektrizitatea askoz ziurragoa da. Denboraren kontzeptua betiko aldatu zen. Ordutik aurrera iluntasunean lan egin, bidaiatu, ikertzeko gaitasuna lortu zen.

No comments:
Post a Comment